XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUGAAR, CULEBRO Maju-ri Bizkaian CULEBRO deitzen zaio eta beste alderdi batzuetan SUGAAR (Suge-ar).

Bizkaiko jaunek CULEBRO-gandik dute beren etorrera.

Garcia de Salazar-ek Crónica de siete casas de Vizcaya y Castilla deritzaion istorioan dionez Eskozia-ko erregearen alaba bat bere serbitzuko jendearekin Mundakara etorri zen eta han beren herria egin zuten eta, han zeudela, berekin - prinzesarekin, noski - lo egin zuela Bizkaian CULEBRO deitzen duten deabru batek, etxeko jaunak, eta ernaldu zuela eta... prinzesa umedun geratu zela eta haur eder bat egin zuela eta gizon eder bat izan zela gorputz onekoa eta don Zuria deitu zutela, erderaz don Blanco esan nahi duena ".

Hau da Bizkaiko lehenengo Jaun Zuria-ren etorrera.

Gorago aipatutako kondaira batek ere Diego Lope de Haro eta beren ezkontza miresgarria kontatzen duenak adierazten ematen digu nolako harreman estuak zeuzkaten gure Bizkaiko jaunek eta beste munduko pertsonaia nagusienak, Mari eta Maju-k edo Sugaarrak.

Horregatik Bizkaiko jaunek Buzturian zeudenian beti herri ondoko haitz baten gainean behiaren errainak eskeintzen zituzten.

D. Diego Lope de Haro mauroen aurka gerratera joan eta Toledo-n guda atxilo geratu zenian, bere seme Iñigo Guerra mendira joan zen aholku bila.

Zaldi gainean bakar bakarrik joan zen eta haitz baten gainean bere ama aurkitu zuen.

Eta berak esan zion: Seme Iñigo Guerra, hurbildu zaitez niregana, nik badakit zertara zatozen eta.